XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eztakizue zer erantzun eban ganbelu andiak?.

Elizampauml;a abaden gauzea da ta abadampecirc;ak eregi dagiela.

Beste bein, oraintsuago, Mungian gaisoetse bat bear zala ta badoaz bada indianuaren katanarruari gili-gili eragitera.

(Barre andiak gamiztarrak).

Aginbakok auxe erantzun eutsen: Ospitalik uritxoetan ezta bear arean.

Ilteko bakotxa bere etsean dago ondoen.

Ezeutsen lauzuriko zar bat emon!.

Ta orain loba, papu-yaube dan loba Morroskorentzat boto-billa dator, arlote, mastodonte, aginbako andi ori.

Onelantxe igaro ebazan amar iluntze Mungiako sendalari ortzargiak, Zabaletaren burubidez, Gatikako sakristaua lagun ebala.

Agiriko itzaldi onetan, bildurra biotzetik kenduaz, Aginbakori, Morroskori ta Epikori narrua ederto erasten eutsen.

Aldaurietako barri onak artuta, erromar batzuk, egunoro alkar ikusi ta irozo edo eusten ebenak, itxaropen-apurtxo bat biotzeratzen asi ziran eta, bat edo batzuk beintzat, euren gudalburuak kartagoarrena Mungiako izkaldian azpiratuko etampecirc;balakoa uste eben.

Ganerakoak, erromar zintzoak izanarren, galdutzat euken izkaldi au.

Beste alderdikoak, Laraudo, Gangoiti ta lagunak, pozez ebilzan.

El Eco de Vizcayan berrikariak, Epikok, irugarren eskutitzean gogor artu ta zorrotz esetsi ebazan Begi ta Anton Imaz.

Eurezaz ziñoan erdia ezaleben Kartagon ulertu al izan, gogoz irakurri bai orregaitino.

Rústicos oradores.. Inspiraciones del morapio... Contrabandistas de la elocuencia... Remachadores de la ignorancia popular... El Sátiro y el Juglar... ta beste iraun andiak eta asko ziran papertxo ak ekazanak.

Epiko, Mungialdean edozeinak gizon anditzat eukana yakinda, puzgotua, irazegia bizi zan.

Zeinbat bera arro ta irazegiago, ainbat txiki ta ziztrinagotzat eukazan beste enparauak.

Lenengo egunetan Busturi gizon zintzo ta kirmena bailitzan eukan; laster asi ekion, ostera, zankantzanak yaten.

Elizkoia zalako el sacristán de Cartago izentau oi eban.

Arangoiti bera, edonoren aurrean ezarren, maisua entzule bakar ebanean, El Quijote zala bein baiño sarriago esan eban.